Coopfundingaren sari banaketa

errekacoopf

 

Kaixo lagunok!

    Duela lau hilabete abiatutako Coopfunding kanpaina baten bidez, eta zuoi guztioi esker, Errekaleor irla energetiko bihurtzeko behar genuen dirua lortu genuen. Orain, jaso genuen babes hori bueltan emateko ordua da!! Coopfunding kanpainan eskainitako sariak urrian zehar gozatzeko gonbidapena egiten dizuegu. Urriaren 6an hasi, eta 28ra arte iraungo duen ekimenez betetako hilabetea daukagu aurretik! Animatu!

    Garaipen hau Errekaleor bizirik nahi duzuen guztiokin partekatu nahi dugu, eta horregatik, hilabete honetako ekintza guztiak doakoak eta irekiak izango dira parte hartu nahi duzuen guztiontzako. Ekintzetan izena emateko, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi zuen izen abizenekin eta jaso nahi duzuen tailer, afari edo dena delakoarekin.

 

    Sari bezala aukeratutako kamisetak eta bestelakoak ere banatuko dizkizuegu, horretarako auzora etortzeko eta beste edozein ekimenetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Hala ere, edozein duda edo bertaratzeko arazorik badaukazue, jarri kontaktuan gurekin 695 712 668 telefonoan.

Errekaleorren ikusiko dugu elkar!!