Gasteizko auzo honi buruz hitz egiten hasteko, 50. hamarkadako hiriaren garapen industrialari begira jarri beharko ginateke.

Asko izan ziren espainiar Estatuko hegoaldetik lan bila etorri ziren herritarrak, eta hauetako batzuen bizileku izateko eraiki zuten Errekaleor: Gasteizko kanpoaldean kokaturik dagoen 192 etxebizitza dituen auzoa. Langile izaera erroturik, 1976ko martxoaren 3an Espainiako poliziak Romualdo Barroso auzokide gaztea hil zuen tiroz Gasteizko greba orokor batean, beste lau langileekin batera.

Urteak aurrera joan ahala, eta hiriaren garapen urbanistikoa tarteko, Errekaleor eraitsi eta duplexak edukiko zituen gune bihurtzea bururatu zitzaien zenbait mandatariri. 2002an, bizilagunen lehenengo lekualdatzeak hasi ziren, baina askok ez zuten onartu eta errekurtsoz errekurtso, etxebizitza eraikitze burbuilak eztanda egin zuen eta ondorioz, duplex berrien plana bertan behera gelditu zen. Gaur egun, badira oraindik auzoa utzi ez duten auzokide batzuk.

Auzoa erdi hutsik egonda, 2012an, Gasteizko unibertsitateko zenbait ikaslek etxebizi-tzaren problematikari heldu eta alternatibak bilatzeari ekin genion. Auzoaren azterketa eta lanketa baten ondoren, 2013ko irailaren 3an Errekaleorreko 26. portala okupatu genuen eta “Errekaleor Bizirik” ekimenari hasiera eman genion.

Hasiera batean 10 izan ginen auzoa berpizteko etorri ginen ikasleak. Gaur egun, ordea, 120 pertsona inguruk osatzen dugu proiektua eta ikasle planotik haratago, profil eredua oso anitza da.Autogestioa ardatz, bizitzako eremu guztien garapen kolektibo propioaren alda-rrikapenarekin batera, arlo ezberdinen desmerkantilizazio prozesuan dihardu proiektuak. Horretaz aparte, gentrifikazio prozesu latza pairatu duen auzoa berreraikitzeak, beste helburuak gauzatzeko oinarria suposatzen du.

Erronka itzela, noski, baina auzoaren baldintzek planteamendu horretara bultzatzen dutela erraz antzeman daiteke Errekaleor ezagutuz gero. Bi portalez osaturiko 16 etxe-blokez osatuta dago, portal bakoi-tzak sei pisu dituelarik hiru altueretan. Horretaz aparte, asko dira gune komunak: 115 eserlekuko zinema, eliza katolikoa (egun gaztetxea), eliza ebangelikoa (egun musika entsegu lokala), gizarte etxea (eskola, liburutegia, eskulan tailerra, bilera gela… barnebiltzen ditu), 12 zenbakitako frontoi estalia, okindegia, taberna... Hori gutxi balitz, lursailez inguratuta dago auzoa, elikagaiak gure kabuz lor-tzeko aukera emanez.

Arriskuei dagokienez, eta okupazioan oinarrituta dagoen proiektua aintzat hartuta, asko izan dira Gasteizko udaletxetik jaso diren erasoak (auzoaren jabegoa udaletxeko hirigintza enpresarena baita).

Egun, okupatutako lehen portalaren aurkako prozesu judiziala nahiko aurreratuta dago eta Gasteizko alkateak behin baino gehiagotan esan du auzoa eraitsi nahi duela. Haiek erabiltzen duten argudio pisu-tsuena (edo behintzat pisu gehien ematen diotena) auzoaren segurtasuna da. Udaletxearen aburuz, errekaleortar berrien bizitza bera arriskuan egon daiteke eta etxeek ez dute bizi baldintza duinik bermatzen. Pasa den azaroan, alkateak lekualdatze bat eskeini zigun Errekaleor Bizirikeko kideei: auzoa atzean utzi eta Aretxabaleta izeneko erdi hutsik dagoen beste auzo batera mugitzea, etxeak konpontzen oinarriturik egongo zen alokairu sozial moduko baten bitartez. Errekaleortarrok aukera hau baztertu eta auzoan jarraitzeko hautu irmoa egin genuen, Errekaleor Bizirik proiektuaren amaiera suposatuko lukeelako, bestela.

Proiektuaren erabaki gune zentrala den asanblada orokorraz aparte, gai eta ildo ezberdinak lantzen duten lantaldeetan antolatzen gara. Auzoko bizilagunok osatzen ditugun lantalde hauetaz gain, bertan bizi ez diren beste eragile batzuk parte hartzen dute Errekaleorren.

Kontutan hartu behar da, Errekaleor Bizirik ez dela irla isolatu bat bezala sortu, baizik eta beste mugimendu zein eragileekin elkarlan etengabeari esker sortu eta garatzen da.

Auzoko ateak irekita daude, bertara bizitzera etorri nahi dutenei, antolatzen ditugun jardueretara parte hartu nahi dutenei eta noski, edozein ideia berri daukan edonori. Errekaleor bizirik mantentzen jarraitu dugu eta oztopo guztien gainetan auzoa defendatzen jarraituko dugu.

Errekaleor, JO TA EMAN GOGOR!