• errekaleorbizirik@gmail.com
  • EU
  • ES

Errekaleor auzo askeaErrekaleor auzo askea

  • Hasiera
  • Galeria
  • Muralak
  • Nor gara?
  • Kontaktua
17 Abendua 2016

Errekaleor geldizina da! ESTO NO PARA!

  

      Hiru urte igaro dira, Gasteizko udalaren politika urbanistiko espekulatiboek, hilzorian utzi

zuten auzo honetara, 10 lagun ameslari bizitzera etorri ginenetik. Oraindik bertan zeuden

bizilagunen eskutik

, erronka sinple bezain handia jarri genion gure buruari, Errekaleorren bizitzea,

Errekaleor biziberritzea.

    Harrezkero, elur bola haziz joan da etengabe, gaztetxea, okindegia,

inprenta, espazioen zaharberritzea eta gaurko irudia ere horren adibide dira. Hau geldiezina da.

Errekaleor geldiezina da. Adin, jatorri eta pentsamendu anitzeko jendea elkartu gara hemen, baina

gauza batek elkartzen gaitu: Errekaleortarrak gara. Bagaude hemendik milaka kilometrotara

jaiotako Errekaleortarrak, laster, bertan jaiotako Errekaleortarrik egongo den bezala. Zoritxarrez,

gaurkoan ez gara gure auzoan eraikitzen ari garenari buruz hitz egiteko elkartu.

 

    Udatik hona batez ere, guk nahiko genukeena baino sarriago agertu da Errekaleor

komunikabideetan. Zenbaitetan auzo ilun eta arriskutsu modura erakutsi dute gurea, informazio

partzial eta nahastua erabiliz. Halabaina, auzo bizia da gurea, asmo onez datorren edonori ateak

zabaltzen dizkiona. Beraz, antolatzen ditugun jardueretan parte hartzen jarraitzeko deia luzatzen

dugu.

 

     Hala ere, kezkaz bizi ditugu gure auzoari buruz azken aldian esan direnak, baina baita, isildu

direnak ere. Komunikabideen erakusleihoan ikusgarritasuna izan ahala poliziaren presentzia

handituz joan da auzoan. Orain arte publiko egitea erabaki ez dugun arren, egoera zein den ikusirik,

larritasun berezia izan duten bi eraso plazaratu nahi ditugu jendaurrean: Auzokide batek, auzoko

inguruetan bakarrik zegoela, irain eta mahatxu larriak jasan zituen duela hilabete batzuk. Horretaz

gain, indar polizialek lurrera bota eta bortizki kolpatu egin zuten. Hori gutxi balitz ere, beste

auzokide bat ere kaletik hartu, bakarrik zegoela aprobetxatuz, eta hau ere mehatxatu eta kolpatu

egin zuten.

 

    Ez ditugu gure bizilagunak bakarrik eta babes gabe utziko. Gaurko argazkia, horren adibide

ere bada. Errekaleortar bat iraintzen duenak, denok iraintzen gaitu; Errekaleortar bat kolpatzen

duenak, denok kolpatzen gaitu; Errekaleortar bat mehatxatzen duenak, denok mehatxatzen gaitu.

Testuinguru honetan iritsi da Ensanche 21ek harturiko azken erabakia, zeinetan gu auzotik

kanporatzeko bide judiziala irekitzea adostu zen, “prekario bidezko kaleratzea”-ren bitartez. Harritu

gaitu EAJ-k aurretiazko abisurik gabe eta bat batean jarrera aldatu izanak, orain arte adierazi baitu

Epaitegi Gorenean dugun auzia argitu bitartean itxarongo zuela. Zalantza dugu ez ote den ARICH

kasuaren harira azaleratu diren ustelkeria zantzuetatik arreta desbideratzeko jokaldi trakets bat.

Erabaki honen harira, honakoa jakinarazten dugu:

 

        1. Errekaleorren bizitzen jarraituko dugu. Udalak 20 miloi euro xahutu zituen auzoko bizilagun

        ohiak kanporatzen, gauzagarria zen proiekturik izan gabe. Oraindik ere, aitzakia bila ari dira

        gu kanporatzea justifikatzeko. Zenbat diru bota nahi dute gure baratzaren gainean baratzak

        eraikitzeko? Errekaleor bizirik! da auzo proiektu bideragarri bat eskaintzen duen bakarra.

        2. Gorka Urtaranek gure prekario izaera aitortzea, alegia, auzoan bizitzeko baimena dugula

        onartzea, gure lanaren ondorioz Gasteizen lortu dugun zilegitasunaren aitorpena dela uste

        dugu.

        3. Prekario izaera hau aitortu izanak, berez, zentzu gabe uzten du Auzitegi Gorenean zabalik

        dugun auzia, zeinetan gure egoera zein den ebatzi nahi den: okupa ala prekarioa. Hortaz,

        udalari prozedura judizial honetatik erretiratzeko eskatzen diogu.

        4. Ez dugu uste korapilo hau judizialki aska daitekeenik. Beti esan izan dugun bezala,

        elkarrizketa zintzo baterako prestutasuna dugu. Publikoki eta jasandako erasoen gainetik,

        negoziatzeko deia egiten diogu Gorka Urtaran alkateari. Hala ere, onartezina deritzogu

        desalojoaren mehatxupean hitz egiteari. Beraz, udalak epaitegietan jar lezakeen gure

        aurkako salaketa oro, negoziaziorako borondate ezaren adierazletzat hartuko dugu. Zer

        esanik ez poliziaren indarkeriarekin. Uniformaturiko gizon armatuek eginiko edozein

        erasoren atzean erantzunkizun politiko-instituzionalak identifikatuko ditugu, zalantza gabe.

    

     Ekinez erakutsi dugu asmo onez datorren edonori ateak zabaltzen dizkiogula, baina

irmotasunez esaten dugu: Min ematera datorrenak aurrean izango gaitu. Hemen gauden guztiak

Errekaleortarrak gara, geldiezinak gara, Errekaleor geldiezina da!

 

  • Aurrekoa
  • Hurrengoa
Gehitu iruzkina
2013tik Gasteizko Errekaleor auzoa autogestioan biziberritzen!
  • Hasiera
  • Galeria
  • Muralak
  • Nor gara?
  • Kontaktua