errekae zergaitik ez

 

Urrian eta azaroan zehar Gasteizko auzo ezberdinetako gizarte etxeetan egongo gara hitzaldiak ematen. Hitzordu bakoitzean, gonbidatu berezi bat izango dugu bere ikuspegia txertatuko duena.

Errekaleor ezagutu nahi baduzu edota azken hilabeteetan sortu den polemikaren inguruko zalantzarik baduzu, gerturatu eta hitz egin dezagun.

Hurrengo hitzordua urriak 25, asteazkena, 18:00retan Hegoaldeko gizarte etxean!

Isiltasuna nahiago dutenen aurrean.... Errekaleor, zergatik ez?

  

 

   Eguzki plakak instalatzen hasi gara Errekaleorren! Gogor aritu gara lanean azken hilabeteetan, energia instalazioaren diseinua fintzen eta beharrezko guztia lortzen, eta jadanik lehenengo eguzki plakak instalatzen ari gara hegoaldera begiratzen duen frontoiko paretan.

    Behin instalazio orokorra amaituta 70 KW-ko ekoizpena izango du, eta sistema guztiz autonomoa izango da. Guztira 270 plaka instalatuko dira, eta bakoitzak 260 W produzitu ditzake bere maximoan. Eguzki plaka guztiak bere lekuan kokatu ondoren, energia hori biltzeko zirkuitoa osatuko dugu, bateria sistema handi batekin eta argindarra amankomuneko guneetara eta etxeetara bidaltzeko inbersoreekin.

    Lana dugu oraindik aurretik, baina gogotsu gaude; handia zen geure buruari jarri genion erronka, eta helburua lortzetik oso gertu gaude: Errekaleor Euskal Herriko irla energetiko handiena bilakatzea. Udaletxeak indarrez inposatu zigun iluntasunak 6 hilabete beteko ditu laster, eta hau da gure erantzuna. Jendearen babesa eta elkartasuna izan dira energia burujabetzarako bidean jauzi izugarri hau ematea ahalbidetu dutenak, izan ere, ia 110.000 euro lortu genituen ekainean abiatutako crowfunding kanpainari esker. Errekaleor bizirik eta argitsu mantentzea jende ugariren nahia dela argi gelditu zen beste behin ere.

errekacoopf

Kaixo lagunok!

    Duela lau hilabete abiatutako Coopfunding kanpaina baten bidez, eta zuoi guztioi esker, Errekaleor irla energetiko bihurtzeko behar genuen dirua lortu genuen. Orain, jaso genuen babes hori bueltan emateko ordua da!! Coopfunding kanpainan eskainitako sariak urrian zehar gozatzeko gonbidapena egiten dizuegu. Urriaren 6an hasi, eta 28ra arte iraungo duen ekimenez betetako hilabetea daukagu aurretik! Animatu!

    Garaipen hau Errekaleor bizirik nahi duzuen guztiokin partekatu nahi dugu, eta horregatik, hilabete honetako ekintza guztiak doakoak eta irekiak izango dira parte hartu nahi duzuen guztiontzako. Ekintzetan izena emateko, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi zuen izen abizenekin eta jaso nahi duzuen tailer, afari edo dena delakoarekin.

Herriak du azken hitza

 

    Asteazken honetan, hilak 13, ENSANCHE XXleko ez ohiko bilera egongo da. Bertan, Errekaleor auzo eraisteko planaren erradakziorako enpresa esleituko da. Horretaz aparte, auzokideon identifikazio eta salaketak martxan jartzeko agindua emango da, prozedura judizialak ahalik eta lasterren has daitezen.

    Asteazkenean, arratsaldeko 6etan, haien bilera burutuko den bulegotik metro batzuetara, Andra Mari Zuriaren plazan, herri adierazpenerako deia egiten dugu. Bertan, ZERGATIK nahi duzun Errekaleor BIZIRIK adierazteko unea izango da. Etor zaitez!

Orrialdea 1/6