Ondo gorde data, irailaren 2an (datorren asteazkenean!), elkar ikusiko baitugu musikarako sortu eta zaintzen dugun etxetxo kuttunenean.

Europako txoko ezberdinetatik datozen @weare_ruen eta gure @kogioconpinsa maiteak izango ditugu gurean.

▪️Ruen (post-apocaliptic hopeful punk, utrecht/Alentejo).

▪️Kogio con pinsa (trompikoneo crust, andaluces exiliaos).

20:00etan itxarongo zaituztegu, afari begano goxo-goxoarekin.

Laster arte!

 

errekaleorreko kontzertuak irailak 2

 

Bihar, abuztuak 24, Errekaleorreko Gaztetxean elkartuko gara berriro, klown munduaren sekretuak ikasteko eta jolas eta barrearen bidez elkarrekin konspiratzeko.

Ekarri zure sudurra, arropa erosoa eta dibertitzeko gogoak!

 

rklown abuztuak 24

 

Hala Bediko folk saioak izugarri botatzen ditugu faltan...eta pazientzia amaitu zaigu! Hilabete honetako hirugarren asteazkenean (abuztuak 19) 19.00tan, Errekaleorreko gaztetxean elkartuko gara hainbeste maite duguna egiteko: gure abesti kuttunenak jo eta patata tortilla jan (beganoak)!!

Folk saio historiko bat gertu duzue, 20tan hasiko den lehen folk saioa izango da ta! Ekarri zuen musika tresnak!

 

ERREKALEOR FOLK SAIOAK

 

Astearte honetan serigrafia hastapenerako tailertxo bat eskaini nahi dizuegu! Teknika ezagutzen baduzu edo ez, animatu eta gerturatu, hau aitzaki bat besterik ez da elkar ezagutzeko, sorkuntza pizteko eta gure aisialdia ere autogestionatzeko.

Ekarri etxetik dakazun eta biziberritu nahi dituzun kamiseta edo ohialtxoak, materiala guk jarriko dugu (bestela, hemen ere arropa izango dugu).

Uztailaren 21ean, Errekaleorreko parkean elkartuko gara, arratsaldeko 6retan.

Animatuuuuuu!

 

serigrafia tailerra

 

Datorren ostegunean, hilak 11, Errekaleorreko Gaztetxean elkartuko gara berriro klown munduaren sekretuak ikasteko eta jolas eta barrearen bidez elkarrekin konspiratzeko.
Ekarri zure sudurra arropa erosoa eta dibertitzeko gogoak!

 

RKLOWN E11

 

Martxoak 26, arratsaldeko 19:00tan RKLOWN Errekaleorreko gaztetxean

 

RKLOWN

 

Animatuuu!