2. iluntze feminista

2iluntzeFeminista

 

Hemen da ​Errekaleorreko bigarren iluntze feminista. Oraingoan, Las Kapritxosas antzezlan xaxatzailea eta HDH sorgin rock taldea izanen ditugu gurekin, otsailaren 9an, Errekaleor gaztetxean.

Gainera, pintxoak, mozorroak, eta iñauteriak (u)morez dinamitatzeko gogo bizia izanen ditugu bertan.

Betiere, ahaztu gabe emakume (emakume, trans, bollo) artisten oholtza zein espazio aske eta seguru, eta subjektu feministon topagune izan nahi duela hilabetero ospatuko dugun ekimen honek.

Bazatoz? Zatoz, zatoz zu ere akelarre eder hau hauspotzera!!!