Txas, txaaass. Badator Errekaleorreko hirugarren iluntze feminista, Gasteizko Gaztetxeko Aste Feministaren baitan
Oraingo honetan, kurtsoko iluntze feminista ez-mistoa ospatuko dugu.
Gure amonek dantzatu ezin izan zituztenak astinduko ditugu, martxoaren 9an, Errekaleorreko gaztetxean. Horretarako, zenadorearekin irekiko dugu gaueko teloia jaki inklusibo eta goxoz. Ostean, Arrakala talde akustikoa izanen dugu gurekin, doinu eta ahots bihurrien kitzikan. Azkenik, jamm session-a, parte hartzaile guztientzat irekia.
Emakume* (emakume, trans, bollo) artisten, zaleen, kantarien, kontarien, ameslarien, parrandazaleen eta abar luze baten espazio aske eta seguru nahi dugu martxoko iluntze dibertigarri hau izatea. Bazatoz? Zatoz, zatoz zu ere akelarre eder hau hauspotzera!!