MAKRO-AUZOLANA

makroAuzolana

 

Kaixo Lagun.
Errekaleor Bizirik Auzo Asketik idazten dizugu, Gasteiztik, datorren uztailaren 23tik abuztuaren 3ra antolatuko dugun makroauzolanean parte
hartzera gonbidatuz, gure proiektuko eraikuntza eta etxebizitzak konpontzeko helburuarekin.


Aurten 5 urte beteko ditu proiektuak 2013an lehen okupazioa eman zenetik eta urte guzti hauetan jarduera ezberdinak garatu ditugu, ezagutza
ugari barneratuz , Gasteizeko udalak abandonatutako auzoa biziberritzen. Auzolanaren bidez lan egiteko erabakia hartu dugu, argi dugulako hau dela bizi
nahi dugun eta gure proiektu politikoa aurrera eraman nahi dugun espazioa, autogestio eta asanbladan oinarritzen dena.
Mantentze lan hauetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, teilatuak, kornisak, kanaloiak eta fatxadak landuko ditugularik auzoa zuriz margotuko
dugularik. Egun guzti hauetan gurekin gosaldu, bazkaldu eta afaltzeko aukera egongo da, eta baita ere auzoan lo egiteko aukera, espazio komun zein kanpin
dendetan.
Egun hauetan konpontze lan, sukalde eta zaintza txandaka egongo dira, haurrak dituzten gurasoak honen parte izan daitezen ere. Zabaldu zure
lagun, eta kideeen artean, behean duzuen taulan apuntatuz eta mezu bat bidaliz ondorengo helbidera Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. Material aldetik
(tresnak, herramientak…)lagundu nahi izan ezkero idatziguzu ere!
Aprobetxatu ikasi eta autogestio eta auzolan esperientzia honen parte izateko Errekan. Eskerrik asko!