Txas, txaaass Jakin duzu Errekaleorreko iluntze feministak bueltan direla?
Iaz bezala, hilabeteroko bigarren ostiralean irekiko dugu, gozatzeko, elkar trukatzeko, saretzeko... espazio feminista hau. Gorputzak, identitateak, literatura, u(morea), proiektuak... zeharkatzeko aukera ireki nahi dugu aurtengoan.
Urtarrilaren 11n dugu lehen zita. Bertan, Pikara aldizkariaren azken edizioaren aurkezpena izango dugu, eta "Jartautora eta Pum pum" talde akustikoa ostean. Bukatzeko, musika jarriko dugu nahi duenak gaua dantzan buka dezan!
Betiere, ahaztu gabe, emakume* (emakume, bollo, trans) artisten oholtza zein espazio aske eta seguru, eta bestelako subjektu feministon topagune izan nahi duela hilabetero ospatu dugun ekimen honek.
Aurten (ere) bazatoz? Zatoz, zatoz zu ere akelarre eder hau hauspotzera!!