Txas, txaass 💥 Martxoko greba egunaren ostean, hemen gatoz berriz ere apirileko iluntze feministarekin! ...
Oraingo honetan, umorea izango da iluntzearen gaia
Horretarako, 20:00tan Uxoa Anduaga izango dugu Errekaleorreko gaztetxean gurekin, boterearen eta umorearen arteko loturen inguruko gogoetak partekatzen.
21:30 inguruan, "La Kamino, La Señal" ek (LaFamiliaInventada) clownaren mundura eramango gaitu, auzotik zehar egingo dugun bixita gidatuarekin.
Ostean, "Bertxortan" bertso antzerkitu ikuskizunak itxiko du egitaraua.
Egitaraua bukatuta, musika dantzagarria jarriko dugu
Betiere, ahaztu gabe, emakume (emakume, bollo, trans) artisten oholtza zein espazio aske eta seguru, eta bestelako subjektu feministon topagune izan nahi duela hilabetero ospatu dugun ekimen honek.​​
Aurten (ere) ​bazatoz? Zatoz, zatoz zu ere akelarre eder hau hauspotzera!!​​🔥


