Iluntze Feminista Maiatzak 10

iluntzeFeminista

 

Txas, txaass Hemen da maiatzeko iluntze feminista! Oraingo honetan, literatura izango da iluntzearen gaia.

Horretarako, 18:00tan Eider Perez eta Leire Etxezarretak irekiko dute iluntzea, hitzaldia, musika eta poesia uztartzen dituen Ireki leihoak emanaldiarekin.

Jarraian, Garazi Basterretxea eta Celeste Aguerok gorputzen, desiren eta poesiaren mundura eramango gaituzte, poesia xuxurlatuaren bidez. Tailer honek izaera intimista du, eta momentuan sortzen den mikro-mundu honetan murgiltzeko prestutasuna eskatu nahi diegu parte-hartzaileei.

Afalostean, Ane Gebara ipuinkontalaria izango dugu gurekin.

Egitaraua bukatuta, musika dantzagarria jarriko dugu.

​Betiere, ahaztu gabe, emakume (emakume, bollo, trans) artisten oholtza zein espazio aske eta seguru, eta bestelako subjektu feministon topagune izan nahi duela hilabetero ospatu dugun ekimen honek.​​

Aurten (ere) ​bazatoz? Zatoz, zatoz zu ere akelarre eder hau hauspotzera!!