Errekaleorreko Euskara ASKEtegia

Aurten ere, hirugarren aldiz euskara ikasteko asketegia antolatu dugu auzoan, Irailaren 2tik 15era, tailerrak, gaubelak, txangoak parrandak eta irri amaigabeak elkarbanatuko ditugu guztiz euskaraz. Maila ezberdinetako klaseak egongo dira (0 maila barne), eta hemen lotan gelditzeko aukera, dena dohainik. Euskara ikasteko asmoa badaukazu, dudarik gabe asketegia da zure tokia. Animatu! Asko ikasi eta izugarri ondo pasako dugu.

 

asketegi