“Kaktusa bizirik" antzerkia Errekaleorren

 

kaktusaBizirik

 

Azaroa ate joka dugu eta horrekin batera hitzordu berriak!
Hurrengo ostiralean Azaroak 8an “Kaktusa bizirik” antzerkia izango dugu Errekaleorreko Gaztetxean.

Obraren Sinopsia:
“Kaktusa Bizirik” energia-trantsizioari buruzko TRADENER ikerketa-proiektuaren ondoren sortu ziren ideia eta gogoetak plazaratzeko sortutako antzezlan bat da. Abiapuntu hau harturik, AntzerkiZ lanean hasi zen, eta umore eta emozioz beteriko antzerki sorkuntzan baten ondoren prest gaude gure lana aurkezteko! Eguneroko bizitzako ohiturak zeharkatuko ditugu, gure aztarna energetikoaren handitzeak planetan dituen ondorioak erakutsiz. Antzezlanaren helburua arazo (larrialdi) kolektibo honen berri ematea bada ere, honen aurrean alternatiba posibleen inguruko eztabaida eta hausnarketa kolektibo batean parte hartzeko diseinaturik dago, denon artean konponbideak aurkitzea beti izango da errazagoa eta!