Errekaleor auzoko biztanleko aztarna energetikoa EAEkoa baino %24 txikiagoa dela kalkulatu da

 

Errekaleor aztarna energetikoa 1

Ze faktorek eragiten dute gure aztarna energetikoan? 
EAEko eta Errekaleor auzo askeko aztarna energetikoaren kakuluak.
Egungo gizartearen kontsumo eredu mugagabeak energia eta baliabideen krisia eragin du jada.Ukaezina bilakatu da Iparralde Globaleko herrialdeen energia kontsumoa murriztearen beharra. Hala ere, proposatzen diren neurriek, oro har, etxebizitzetan kontsumitutako energia dute helburu. Baina zenbaterainoko garrantzia du horrek? Nola lor daiteke aztarna energetikoa murriztea? Euskal Herriko Unibertsitateko Ekopol eta Life Cycle Thinking Group ikerketa-taldeek egindako ikerketa berri honetan ondorioztatzen denez, bizimodu alternatibo eta komunitarioak energia kontsumoa murriztu dezake, kontsumitzen ditugun ondasun eta zerbitzuak ekoizteko erabilitako energiak duen garrantzia dela eta. Zehazki, Errekaleor auzoko biztanleko aztarna energetikoa EAEkoa baino %24 txikiagoa dela kalkulatu da.