Baduzu elkarbanatu nahi duzun gaitasunik eta ez duzu non egin? Errekaleorren tailerrak, kurtsoak edo master class-eak emateko deialdia zabaldu nahi dugu.

Zure jakintza elkarbanatu nahi baduzu gure espazioetan idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. era.

Animatu!!!

errekae zergaitik ez

 

Urrian eta azaroan zehar Gasteizko auzo ezberdinetako gizarte etxeetan egongo gara hitzaldiak ematen. Hitzordu bakoitzean, gonbidatu berezi bat izango dugu bere ikuspegia txertatuko duena.

  

 

   Eguzki plakak instalatzen hasi gara Errekaleorren! Gogor aritu gara lanean azken hilabeteetan, energia instalazioaren diseinua fintzen eta beharrezko guztia lortzen, eta jadanik lehenengo eguzki plakak instalatzen ari gara hegoaldera begiratzen duen frontoiko paretan.

    Behin instalazio orokorra amaituta 70 KW-ko ekoizpena izango du, eta sistema guztiz autonomoa izango da. Guztira 270 plaka instalatuko dira, eta bakoitzak 260 W produzitu ditzake bere maximoan. Eguzki plaka guztiak bere lekuan kokatu ondoren, energia hori biltzeko zirkuitoa osatuko dugu, bateria sistema handi batekin eta argindarra amankomuneko guneetara eta etxeetara bidaltzeko inbersoreekin.

    Lana dugu oraindik aurretik, baina gogotsu gaude; handia zen geure buruari jarri genion erronka, eta helburua lortzetik oso gertu gaude: Errekaleor Euskal Herriko irla energetiko handiena bilakatzea. Udaletxeak indarrez inposatu zigun iluntasunak 6 hilabete beteko ditu laster, eta hau da gure erantzuna. Jendearen babesa eta elkartasuna izan dira energia burujabetzarako bidean jauzi izugarri hau ematea ahalbidetu dutenak, izan ere, ia 110.000 euro lortu genituen ekainean abiatutako crowfunding kanpainari esker. Errekaleor bizirik eta argitsu mantentzea jende ugariren nahia dela argi gelditu zen beste behin ere.

errekacoopf

Kaixo lagunok!

    Duela lau hilabete abiatutako Coopfunding kanpaina baten bidez, eta zuoi guztioi esker, Errekaleor irla energetiko bihurtzeko behar genuen dirua lortu genuen. Orain, jaso genuen babes hori bueltan emateko ordua da!! Coopfunding kanpainan eskainitako sariak urrian zehar gozatzeko gonbidapena egiten dizuegu. Urriaren 6an hasi, eta 28ra arte iraungo duen ekimenez betetako hilabetea daukagu aurretik! Animatu!

    Garaipen hau Errekaleor bizirik nahi duzuen guztiokin partekatu nahi dugu, eta horregatik, hilabete honetako ekintza guztiak doakoak eta irekiak izango dira parte hartu nahi duzuen guztiontzako. Ekintzetan izena emateko, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi zuen izen abizenekin eta jaso nahi duzuen tailer, afari edo dena delakoarekin.