Azken hiru urteetan pertsonen garapenerako kaltegarriak direla uste dugun bizi
ereduak birplanteatu nahiean gabiltza. Errekaleorreko bizilagunok erabakiak hartzeko eta
elkarbizitzeko dugun modua oso urrun dago ezarri izan zaigun eredutik. Hiru urte 21
Zabalgunea Udal Hirigintza Sozietateak abandonatutako auzo hau biziberritzeko erabakia
hartu genuenetik. Ordutik, bizilagunen arteko elkarlanari esker, gure egunerokotasunaren
eragile aktibo izateko aukera dugu.
Asteazken honetan 21 Zabalguneak burututako bileran, beste behin azaleratu da
urruntasun hau. Kezkatu egiten gaitu Udal gobernuak, gurekiko komunikaziorik gabe,
prekario bidezko etxe kaleratzearen prozedura abian jartzeko erabakia hartu izanak. Izan
ere, udala bera izan da behin baino gehiagotan Errekaleorreko auzokideokin hartu emana
izan nahi duela aldarrikatu duena.
Kontuan izanik EAJk zein PSEk, auzoarekiko interesa
azalduz bisitatu gaituztela, asko harritzen gaitu, bestalde, beraien jarrera PPren mozio bat
onartzeraino desbideratu izanak.
Hala ere, Errekaleor auzoak, Gasteizko instituzio ilunenetarikoa den 21 Zabalgunea
bezalako organo ofizialek baino modu parte hartzaileago batean funtzionatzen du , eta
hurrengo egunetan kaleratuko dugu gertaeren inguruko irakurketa sakonago bat. Izan ere,
guretzat hau ez da tramite huts bat, udaletxearentzako Gasteizko bizilagunengan
zuzenean eragiten duten erabakiak hartzea izan daitekeen bezala.
Errekaleorren, 2016ko azaroaren 25ean.