Euskara sustatzearen harira datozen hilabeteetan mendi irteera ezberdinak burutuko ditugu Gasteizko bazterrak ezagutzeko asmoz!

Lehenengo mendi martxa astelehenean izango da ABENDUAK 31, animatu gurekin urteko azken goiza pasatzera eta urteari amaiera zoragarri bat ematera.

Irteera ordua: Goizeko 9.00etan ERREKALEORREKO PLAZAN.

Auzotik joango gara oinez, ez da kotxerik behar!
Gonbidatu zuen lagunak
.

 

euskarakoLagunak

 

Ostiral honetan Errekaleorren errepresioaren aurkako jaialdia:

18:00 👉 Txokolatada 25. portalean.

19:00 👉 Jam Session-a eta afaria

23:00 👉 Kontzertuak: Nikotina eta Stepi Selekta

Zatoz !!!

errepresioarenAurkakoJaialdia

 

Ostiral honetan kontzertuak jaialdi antirepresiboan. Ateratako dirua espekulazioaren kontrako kanpaina batean izandako isunak ordaintzeko izango da.

 

ErrekaKontzertuak

 

 

jardunaldiFeministak

 

Urriak 19, 20 eta 21 Jardunaldi Feministak Errekaleorren.

Mahai-inguru, hitzaldi, erakusketa, eztabaida, gaubela, haurrentzako zaintza txokoa... Gorde data eta animatu!Laster informazio gehiago.